Merkatariak laguntzeko 'Hondarribia Zu Zara Challenge' kanpaina abiatu dute
Kanpainan parte hartu nahi duten lagunek bideo bat ekoitzi beharko dute, eta lehen bost irabazleen artean, Hondarribiko establezimenduetan gastatzeko 2.000 euro banatuko ditu udalak.
Hondarribia Zu Zara egitasmoaren baitan Hondarribia Zu Zara Challenge abian jarri du Hondarribiko udal gobernuak, Maria Serrano Merkataritza eta Ekonomiaren Sustapenerako zinegotziak ezagutarazi duenez. Harekin batera Amaia Tovar eta Kontxi Galardi merkatariak izan dira agerraldian.
Kanpainan parte hartu nahi duten lagunek bideo bat ekoitzi beharko dutela azaldu du zinegotziak, eta ondoren, bideo hori Instagram, edo ondoko posta elektronikoaren bidez bidali. Arrakala digitala txikitzeko helburuarekin, San Pedro kalean lau egunez karpa bat jarriko dutela azaldu du. Interesdunek bertara jo dezakete eta karpako langileek grabatuko dute bideoa. Hilaren 29an eta 30ean, eta azaroaren 5ean eta 6an egongo da karpa Portuan, 11:00etatik 14:00etara.
Lehen bost irabazleen artean herriko komertzioetan gastatzeko 2.000 euro banatuko ditu udalak, zehazki: 800 euro lehenarentzat, 500 euro bigarrenarentzat, 300 euro hirugarrenarentzat, 250 euro bigarrenarentzat, eta azkenik, 150 euro bosgarrenarentzat.
Bukatzeko, Hondarribiko Udalaren sareetan bideo bat zabalduko dutela eredu gisa gaineratu du Serranok. Azaroaren 7a izango da parte hartzeko azken eguna.