'Herrigaia' ponentzia aurkeztuko du Sortuk astelehenean
Ponentzia politiko-organizatiboaren berri eman eta eztabaidarako tartea zabalduko du Sortuk, "guztion artean ezker abertzalea eraikitzeak berebiziko garrantzia baitu".
Herrigaia ponentzia politiko-organizatiboa aurkeztuko du Sortuk hilaren 25ean, astelehenarekin, Hondarribian. Muara Kultur Elkartean finkatu dute txostenaren berri emateko eta eztabaidarako hitzordua, 19:00etan. Sorturen kongresuko lehen fasean kokatzen da Herrigaia-ren aurkezpena.
Antolatzaileek azaldu dutenez, gai ordena ondokoa izango da: “Kongresuaren kokapena lehenbizi, eta ponentzia politiko-organizatiboaren aurkezpen eta eztabaida, ondoren”. Gipuzkoako Sortuko bi kidek gidatuko dute saioa.
Bultzatzaileek hitzorduan parte hartzera deitu dituzte herritarrak, “guztion artean ezker abertzalea eraikitzeak berebiziko garrantzia baitu”.