Bidasoak ezin izan du garaipenarekin hasi Europako lehia
Punturik eskuratu gabe hasi dute EHF European Leaguea, Hungariako Tatran Presov taldearen kontrako partida galdu baitzuten atzo.
Punturik gabe geratu da Bidasoa eskubaloi taldea EHF European Leagueko Multzo Faseko lehen jardunaldian. Atzoko neurketan (Hungariko, Tatran Presov taldearen kontra) ezin izan zuten garaipena eskuratu, Irungo taldeak 27-25 amaitu baitzuen neurketa.
Irundarrek partidaren hasiera menderatu zuten, baina ezin izan zioten hasieran ezarritako aldeari eutsi. Bigarren zatia maldan gora jarri zitzaion Bidasoari, bederatzi minutu igaro baitzituzten golik eskuratu gabe. Berdinketa gertu ikusi arren, etxekoen aldera erori zen neurketa.
Hurrengo neurketa ostiralean izango dute bidasoarrek, Asobal ligako zortzigarren jardunaldian, etxetik kanpo, Viveros Herol B.M. taldearen kontra (19:00etan).
Fitxa teknikoa: Ledo (1), Cavero (2), Zabala (1), Aginagalde (5), Salinas (2), Tesoriere, Francisco da Silva; Sierra, Ugarte (3), Santano, Odriozola (2), Renaud-David (3), Azkue (1), Nieto, Rodriguez (2), Fernandez (3, 1 p.).