Bi urteko hutsunearen ostean, bueltan dira Gabonetako Krosa eta Osasun Miliak
Dagoeneko bi lasterketetan izena eman daitekeela jakinarazi du Bidasoa Atletiko Taldeak.
Bi urteko hutsunearen ostean, bueltan dira Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) urtean zehar antolatzen dituen bi lasterketa handi. Gabonetako krosa eta Osasun Miliak aurten bai hiriko kaleak hartuko dituzte. Atzotik, gainera, izena eman daitekeela jakinarazi du klubak.
Lehen hitzordua Osasunaren Miliak lasterketa izango da, Errelboen lasterketa gisa ere ezaguna dena. Azaroaren 21ean hartuko du Kolon pasealekua. Goizean zehar askotariko lasterketak egongo direla aurreratu du klubak: tipi-tapa paseoak, erreleboen lasterketak, aniztasun funtzionala dutenentzako lasterketak, bikoteen lasterketak eta Gipuzkoako Minbiziaren Kontrako elkartearen aldeko lasterketa.
Bestetik, abenduaren 18an egingo dute Gabonetako krosa, ohiko lasterketekin: etxeko txikiena eta adinekoena. Bost kilometroko distantzia zeharkatu beharko dute partaideek. Adinekoen izen emateak 10 euroan jarri dituzte, esteka honetan egin daiteke.