Tren geltoki berriaren proiektua "gertutik" aztertuko du EAJk
"Geltoki berria funtsezko proiektua" dela uste dute jeltzaleek, "hirigune berri bat eratzea eta hirigune berri bat berreraikitzea" baitu helburu haien ustez.
Atzo alkateak, aldundiak, ETSko eta ADIFeko kideek osatzen duten jarraipen batzordeak aurkeztutako nazioarteko geltoki berriaren exekuzio proiektua “gertutik” aztertuko du Irungo EAJ taldeak, hala jakinarazi du ohar batean bitartez.
“Gaur egun trenbideek bi zatitan banatzen dute Irun eta geltokia trenbide horien erdian kokatuta dago”, diote. Horrenbestez, “geltoki berria funtsezko proiektua” dela esan dute, “hirigune berri bat eratzea eta hirigune berri bat berreraikitzea” baitu helburu haien esanetan.
Horregatik datozen egunetan ADIFek aurkeztutako proiektua aztertuko dutela diote, eta analisia egin ostean, irundarrei zein gizarte eragileei aurkeztuko dietela.