2022. urteko egutegia osatzeko argazki lehiaketa abiatu du udalak
Iazko esperientziaren ondotik, bigarren aldiz argazki lehiaketa antolatu du udalak; «'Hondarribia' marka hedatzea» da helburua.
2022. urteko egutegia osatzeko argazki lehiaketa abiatu du Hondarribiko Udalak. Iaz antolatu zuten lehenengoz irudi txapelketa, eta emaitzak baloratu ondotik erabaki dute bigarrenez ere horrela osatzea egutegia. Maria Serrano Herritarrekiko Harremanetarako eta Turismo zinegotziaren hitzetan, «Hondarribia marka hedatzea» da lehiaketaren helburu nagusia.
Parte hartzeko interesa duten lagunek Hondarribiko txoko bat, paisaia bat, gastronomia… aukeratu beharko dute, baita 18 urtez gorakoak izan ere. Irudiak ondoko posta elektronikora edo Hondarribia Turismora bidali beharko dituzte interesdunek gaurtik azaroaren 5era bitartean. Guztira, 100 euroko hamabi sari banatuko dituzte. Iaz, 686 argazki jaso zituzten.