Ramon Sanchez Ramirez irundarraren 100 urteak ospatu dituzte
Bideoan grabatutako zorion agur bat jaso zuen joan den ostiralean irundarrak, Jose Antonio Santano alkatearen eskutik.
Joan den ostiralean (hilak 15) 100 urte bete zituen Ama Xantalen egoitzan bizi den Ramon Sanchez irundarrak. Pandemiaren murrizketak direla eta, ezin izan zuen harekin batera urtebetetze berezia ospatu Jose Antonio Santano alkateak, baina bideoan grabatutako zorion agur bat jaso zuen Sanchezek, opari batekin batera.