200 bikote baino gehiagok Ficoba aukeratu dute euren ezkontzak prestatzeko
Balantze positiboa egin dute 'Los muñecos de la tarta' azokaren antolatzaileek. Bisitariek azokari "balorazio ona" eman diote.
Asteburu honetan Los muñecos de la tarta izeneko azoka jaso du Ficobak. Pandemiagatik hilabete ugari pasatu dira azken ezkontza azoka jaso zuenetik erakustazokak, eta sektorean “gogoa” zegoela diote antolatzaileek. Hala berretsi dute, balantze positiboa egin baitute antolatzaileek. Bisitariek azokari “balorazio ona” eman diotela ondorioztatu dute.
Datuei erreparatuta 200 bikote baino gehiagok bisitatu dute azoka, euren ezkontzak prestatzeko bitxiak, osagarriak eta bestelakoak aurkitu dituzte Ficoban.