Gasteizko hilketa matxista gaitzestera irtengo dira
19:30ean egingo dute elkarretaratzera San Juan plazan, M8 Asanblada Feministak deituta, 'Erasorik ez, erantzunik gabe' lelopean.
Beste hilketa matxista bat gertatu da Euskal Herrian, eta aurten jadanik bost emakume hil dituzte. Azken biktima Erika Tavares 37 urteko emakumea izan da, Gasteizen: bikotekideak hil zuen herenegun labankadaz haien bi semeak bertan zirela.
Hilketa matxista hori salatzeko, gaur, 19:30ean, San Juan plazan, elkarretaratzera deitu herritarrak M8 Asanblada Feministak. Erasorik ez erantzunik gabe lelopean irtengo dira plazara.
Musukoa eramatea eta segurtasun distantzia betetzea eskatu du antolakuntzak.