Euskadi Saria irabazi du Joxan Elosegik
'Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak' itzulpenarengatik eman diote saria irundarrari, eta "estiloaren joriatasuna" nabarmendu dute, besteak beste.
Euskadi Saria irabazi du Joxan Elosegi irundarrak. Zehazki, Euskarazko itzulpenaren saria izan da irabazi duena, Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak lanarengatik. Epaimahaiak “estiloaren joritasuna” nabarmendu du, “jatorrizkoaren jario orobat bitxi eta magikoa euskarara isurtzen asmatu duelako”.
Euskadi sarien irabazleen berri eman dute gaur, Donostiako San Telmo museoan.
Euskadi sariak datorren azaroaren 18an banatuko dituzte, Gasteizko Artium museoan egingo duten ekitaldi batean.