'Aski da!' esan dute beste behin hondarribiarrek
'Indakeria sexistarik ez. Aski da' lelopean hamarnaka lagunek bat egin zuten atzo iluntzean Gasteizko hilketa matxista salatzeko deitutako elkarretaratzean.
Hondarribiarrek bat egin zuten atzo iluntzean Gasteizen gertatutako azken hilketa matxista salatzeko. Indarkeria sexistarik ez. Aski da! lelopean, Erika Tavares 37 urteko emakumearen erailketa azkena izan dadin eskatu zuten bertaratutako herritarrek.
Ertzaintzaren hipotesi nagusiaren arabera, haren senarrak hil zuen Tavares, eta ondoren, bere buruaz beste egin zuen. Bikotearen semeek ohartarazi zituzten larrialdi zerbitzuak astearte goizean. 2003. urtetik matxismoak eraildako 112. emakumea da gasteiztarra.