Shane MacGowan eta Carlos Sadness, bihar eta etzi Amaia KZn
DokuIrunen proiekzio bat eta Carlos Sadnessen kontzertuak beteko dute Amaia KZko oholtza ostiralean eta larunbatean. Oraindik sarrerak edo gonbidapenak eskuratu daitezke.
Musika eta zinema emanaldiak dira asteburu honetako udal kultur eskaintzak. Ostiralean, Shane MacGowan abeslari irlandarrari buruzko dokumentala ikusteko aukera izango da, eta larunbatean Carlos Sadnessek joko du.
Bihar (ostirala), 19:00etatik aurrera Amaia KZn, DokuIrun programaren barruan, The Pogues taldearen lider eta abeslariari buruzko proiekzioa egingo da. Crock of Gold: bebiendo con Shane McGowan izena du dokumentalak, eta Julian Temple da lanaren zuzendaria; Johnny Depp da produktorea. Gonbidapena eskuratu behar da lehenagotik, esteka honen bidez.
Hurrengo egunean (urriak 16), Carlos Sadness artista bartzelonarrak bere laugarren diskoa, Tropical Jesus, aurkeztuko du Amaia KZn. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta azken sarrerak oraindik eskura daitezke, 15 edo 9,5 euroren truke.