Azken hilketa matxista salatzeko elkartu dira
Asteartean izandako azken erailketa matxista salatu dute gaur 'Indarkeriaren aurrean, borroka feminista' lelopean. Erika Tavares gasteiztarra izan da biolentzia matxistaren azken biktima eta bere senarrak hil zuen.
Indarkeriaren aurrean, borroka feminista lemapean elkartu dira gaur gauean hainbat herritar, M8 Asanblada Feministak deituta, San Juan plazan. Oscar Maciasek asteartean Gasteizen hil zuen Erika Tavaresen hilketa matxista salatu dute.
Ertzaintzak argitara eman duenez, haien bi semeek deitu zuten larrialdietarako telefonora goizaldean, eta bertaratzean ikusi zuten gizonak Tavares hil zuela lehenengo, eta gero, bere buruaz beste egin zuela. 2003 geroztik, gasteiztarra Euskal Herrian matxismoak eraildako 112. emakumea eta aurtengo bosgarrena da.