Azaroaren 10ean egingo dute XXVI. Enpleguaren Astea
Bidasoa Bizirik-ek antolatutako Enpleguaren Asteak 30 enpresa, 90 bat lan eskaintza, eta 170 lanpostu bilduko ditu Ficoba erakustazokan.
Bidasoa Bizirik garapen agentziak jakinarazi duenez, azaroaren 10ean egingo dute XXVI. Enpleguaren Astea. Guztira, 30 bat enpresek parte hartuko dute, 90 bat lan eskaintza egongo dira, eta 170 lanpostu beteko dituzte. Eskualdeko enpresei beren giza baliabideen beharretara egokitutako profilak eskaintzea, eta lana bilatzen ari diren pertsonei, berriz, enpresekin harreman zuzena izateko eta lanpostu bat aurkitzeko aukera eskaintzea da enplegu azokaren helburua.
Interesdunek lan eskaintzetan izena eman beharko dute lehenbizi, eta ondoren jasoko dute elkarrizketa egiteko hitzorduaren baieztapena.