Arbe-Lopez eta Erkiaga-Etxeto, finalera
Hondarribia Grand Slam sariko finalerdietako garaileek datorren ostiralean jokatuko dute azken jardunaldia.
Hondarribia Grand Slam sariak baditu finalistak. Arbe-Lopez eta Erkiaga-Etxeto gailendu ziren larunbatean Jostaldi pilotalekuan jokatutako finalerdietan. Ostiralean hilaren 15ean jokatuko dute finala, 20:00etan.
Goikoetxe-Aimar eta Arbe-Lopez lehiatu ziren larunbatean lehenbizi. Lehenak faboritoak izan arren, ez zuten jokoan asmatu eta 0-2 galdu zuten. Bestalde, Erkiaga-Etxetok Beaskoetxea-Zabalaren aurka indarrak neurtu zituzten. Berdinduta egon zen partida, nahiz eta Arbe-Lopez bikotea gailendu zen azkenean.