Irungo EAJk Zubietarako proposamena txalotu du
Miramon Parke Teknogikoa Hondarribira zabaltzeko proposamena begi onez ikusi du jeltzaleen udal taldeak «ehunka lanpostu kualifikatu» sortuko dituelakoan.
Miramon Parke Teknologikoa Hondarribiko Zubieta lursailera zabaltzeko proposamena txalotu du Irungo EAJk ohar baten bidez. «Dentsitate baxuko eremu enpresarial eta teknologiko bat sortzea» biltzen du proposamenak jeltzaleen arabera, eta horrek «ehunka lanpostu kualifikatu» sortuko dituela sinetsita daude.
«Irungo EAJn Hondarribiko Udalak egin duen proposamenaz pozten gara, baita Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako apustuaz ere. Kanpus teknologikoaren proiektua eskualdearentzako oso onuragarria izan dela iruditzen zaigu», adierazi dute EAJko kideek.