Plan orokorraren parte hartze tailerrak gaur abiatuko dituzte
Lurralde estrategia aztergai izango dute gaurko bilkuran; mugikortasuna, hilaren 15ean; eta azkenik, hiria birgaitzea, hilaren 22an.
Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) parte hartze tailerrei helduko die gaur Hondarribiko Udalak. Hilaren 1erako aurreikusitako tailerra atzeratu ondotik, lurralde estrategia izango da bilkuraren lehen aztergaia, gaur, Itsas Etxea Auditoriumean, 18:00etan abiatuta. Hilaren 15ean, bestalde, mugikortasuna izango dute hizpide, eta hilaren 22an, azkenik, hiria birgaitzea.
Hondarribiko Udalak HAPOaren aurrerapen dokumentua gizarteratzeko hartutako neurrien artean kokatutzen dira parte hartze tailerrak. Planaren gaineko informazioa eta erakusketa Arma Plaza informazio gunearen bigarren solairuan kontsulta daiteke.