Gerardo Pisarellok bere azken liburua aurkeztuko du Irunen
'Mendekoak izateari utzi. Errestaurazio borboitarraren amaiera' liburua aurkeztuko du, Mertxe Trantxerekin batera. Gure Morada Kultur Elkarteak antolatu du saioa.
Gerardo Pisarello diputatu, Kongresuko mahaikide eta era berean idazleak Dejar de ser súbditos. El fin de la restauración borbónica (Mendekoak izateari utzi. Errestaurazio borboitarraren amaiera) liburua aurkeztuko du Irunen, Gure Morada Kultur Elkartearen egitasmoz. Palmera Monterok jasoko du saioa hurrengo larunbatean (hilak 16), 18:00etatik aurrera.
Mertxe Trantxe irundarrak ere parte hartuko du ekitaldian. Bi hizlariek Pisarelloren liburuaren eta memoria historikoaren gaineko solasaldia eskainiko dute. Saioan bertan erosi ahalko da liburua.
Bertaratzeko interesa dutenek aldez aurretik hitzordua hartu beharko dute, 688 730 848 telefono zenbakira deituta. Ekitaldia doakoa izango da.