Santano: "Eskura ditugun baliabideekin egin nahi diogu aurre egoerari"
Delinkuentziaren areagotzearen gaineko kezka dela eta, alkatea polizia-indar guztiekin bildu da gaur goizean euren artean koordinatu eta laguntzeko.
Gaur goizean bilera egin dute Irungo Udalak eta polizia indarrek. Udalaren izenean parte hartu dute Jose Antonio Santano alkateak nahiz Cristina Laborda Udaltzaingoko ordezkariak, eta Udaltzaingoa, Ertzaintza, Espainiako Polizia eta Guardia Zibilaren ordezkariak ere eseri dira bilkura horretan.
Santanok bilerara deitu zuen azken asteotan Irunen delinkuentziaren gainean sortu den “kezkari” aurre egiteko. Datuen arabera, delinkuentzia %35,5 igo da hirian iazko urtearekin alderatuta, eta, 400dik gora delitu txiki zenbatu dituzte.
Gaurko bileraren ostean, alkateak “ezohiko egoera batean” gaudela adierazi du, eta hori batik bat “herritarren kezkaren ondorioa” dela iritzi dio. Polizia “bere lana” egiten ari dela gaineratu du, eta “haien arteko koordinazioa eta laguntza indartzeko ekimen guztiak funtsezkoak” izango direla uste du “gai konplexu honi” erantzuteko. Santanok zehaztu du beste hirietan ere gertatzen dira horrelakoak, “baina Irunen ditugun baliabideekin egingo diegu aurre egoerari”.