Familia ta Lagun programa, Afrikako musikaren erritmora
Bertako berezko musika tresnei eta dantza tradizionaletan murgiltzeko bi perkusio ikastaro antolatu dituzte hil honetarako.
Udalak Familia ta Lagun programaren denboraldi berriko lehenengo jardueraren berri eman du. Oraingo honetan musika izango da protagonista, Ekialdeko Afrikako erritmoen ingurukoa zehazki. Bertako berezko musika tresnei eta dantza tradizionaletan murgiltzeko bi perkusio ikastaro antolatu dituzte. 4-11 urte bitarteko haurrei eta heien gurasoei begirakoak izango dira biak, eta Landetxako haurtxokoak jasoko ditu.
Lehen tailerrean perkusioaz gainera dantza afrikarrak erakutsiko dituzte. Hilaren 16an (larunbata) egingo dute, 11:00etatik aurrera. Bigarrenean aldiz, perkusioaz gain ere, musika tresnak egiten ikasiko dute partaideek. Hilaren 30ean (larunbata) egingo dute bigarren hau, 17:00etatik aurrera.
Bi tailerrak doakoak izango dira, eta aurretik izena eman beharko da, esteka honetan.