Dena prest Hondarribia Grand Slam sariaren finalerdietarako
Ostiralean sailkatu ziren hurrengo faserako bikoteak; ligaxka bukatuta, lehen postuak lortzeko lehiatuko dira datozen bi jardunaldietan.

Hondarribia Grand Slam sariaren hirugarren jardunaldia.
Finalerdietara iritsi da Hondarribia Grand Slam saria. Ostiralean sailkatu ziren hurrengo fasean lehiatuko diren azken bikoteak. Zehazki, A taldeko Goikoetxea-Aimar eta Erkiaga-Etxeto eta B multzoko Beaskoetxea-Zabala eta Arbe-Lopez dira finalerdietan aritzeko txartela lortu duten bikoteak.
Larunbatean, hilaren 9an, ekingo diete Hondarribiko sariaren finalerdietako partidei. Antolatzaileek zabaldu dutenez, Goikoetxea-Aimar bikotea Arbe-Lopezen aurka lehiatuko da lehenbizi, eta Beaskoetxea-Zabala Erkiaga-Etxetoren aurka, ondoren. 20:00etan hasiko da lehen partida. Jai Alai World Tour ligarako puntuagarria da Hondarribia Grand Slam torneoa.