Kultur ekitaldietako aforoa handitu du udalak
Lehendakariaren dekretu berrira egokitu dituzte pertsonen edukiera mugak; bihar sartuko da indarrean neurri berria.
Irailaren 17ko 38/2021 Lehendakariaren dekretuari jarraituz, kultur ekitaldietako edukiera mugak handituko ditu Hondarribiko Udalak bihartik aurrera. Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak zehaztu duenez, “Itsas Etxea Auditoriumean, 122 lagunetik 196ra igaroko da aforoa, 268 lagun familia ekitaldiak direnean; Kultur Etxean 29tik 65era pasako da; eta Jostaldi pilotalekuan, adibidez, aforo berria 306koa izango da banakako distribuzioan eta 408koa familia ikuskizunetan”.
Kanpoaldean garatzen diren jardueretan aforoek bere horretan jarraituko dutela erantsi du hautetsiak.