Ekuadorrera iritsiko da Hondarribia Grand Slam saria
Ligaxkaren azken partidak izango dira larunbatean, 20:00etatik aurrera; finalerdietarako azken txartelak lortzeko lehiatuko dira puntistak.
Hondarribia Grand Slam saria torneoaren ekuadorrera iritsiko da larunbatean. Hirugarren jardunaldiarekin bukaera emango zaio ligaxkari, eta finalerdietarako azken txartelak erabakiko dituzte 20:00etatik aurrera, Jostaldi pilotalekuan.
Hala, batetik, Erkiaga-Etxeto eta Olharan-Del Rio bikoteak lehiatuko dira lehenbizi, eta finalerdietarako txartel bat izango dute jokoan. Bestetik, B taldean, Beaskoetxea-Zazbala eta Hormaetxea-Manci bikoteek indarrak neurtuko dituzte finalerdietarako azken txartela lortzeko. Kasu honetan, lehen bikoteak irabaziko balu zuzenean igaroko litzateke finalerdietara, baina bigarrena garaituko balitz, multzoko hiru bikoteen arteko berdinketa emango lizateke. Dena gerta liteke larunbateko hitzorduan.