ONCEko talde batek Oiasso museoa bisitatu du
'Oiasso zure esku' izeneko jardueran, ikusteko desgaitasuna dutenek objektu arkeologikoen erreprodukzioak, hilarriak eta museoaren maketa ukitzeko esperientzian parte hartu dute.
ONCEko talde bat Oiasso Erromatar Museoan izan da, bertako bilduma iraunkorra bisitatzen. Museoaren bitartez parte hartu du udalak Ondarearen Europako Jardunaldietan, “ondarearen balioa azpimarratzeko, herritarrak ondarera erakartzeko eta ondarea kontserbatu beharrean garrantziaz kontzientziatzeko”, eta horren barruan antolatu dute bisita.
Oiasso zure esku izeneko jardueran hartu dute parte bisitariek. Ikusteko desgaitasuna dutenei begirako ibilbidea da, “museoaren objektu arkeologikoen erreprodukzioak, hilarriak eta Oiassoren maketa ukitzeko esperientzia” gisa definitu dute museoko kideek.
Junkal Eizagirre ordezkariaren arabera “jarduera horien asmoa da gure ondarea
ezagutzea eta hartaz gozatzea oztopatzen duten oztopo fisiko, psikiko, kultural eta
sozialak gainditzen laguntzea”.