Myriam Perez irundarraren 'Mutu' dantza ikuskizuna, iganderako proposamena
Amaia Kultur Zentroak jasoko du Neri(H)ari konpainiaren emanaldia. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, 7,75 euroan.
Dantza izango da astebururako planetako bat, kultur sailak Neri(H)ari konpainiaren emanaldi bat antolatu baitu iganderako (urriak 3). Amaia Kultur Zentroak jasoko du saioa, 19:00etatik aurrera. Myriam Perez Cazabon irundarraren Mutu emanaldia taularatuko dute.
Sarrerak ohiko bideetatik eskuratu ahal izango dira, tartean, esteka honetan. 7,75 euro ordaindu beharko dira.
Mutu 2018an estreinatutako dantza garaikideko eta iraupen luzeko pieza da, hiru dantzarik taularatuta. Victor Iriarteren Invisible filman inspiratutako emanaldia da.