Etxealdea haurtxoko berriak ateak zabalduko dizkie herritarrei
Larunbatean Lesaka kaleko gune berria bisitatzeko aukera izango da. Bisitak iraun bitartean, askotariko jarduerak eskainiko dizkiete etxeko txikienei.
Ikasturte honetan estreinatutako Etxealdea haurtxokoak ate irekien jardunaldi bat egingo du larunbat honetan (urriak 2). 11:00etatik aurrera, Lasaka kaleko haurtxokoan askotariko jarduerak eskainiko dituzte, hala nola, aurpegi marrazketa, tatuaje tailerra, zurezko jokoak eta bolo jokoa.
Gazteria saileko ordezkari Santi Jimenezek horrelako guneek duten garrantzia nabarmendu du, baita ere “haurrentzako guneak sortzeko eta familien kontziliazioa sustatzeko gure konpromiso irmoa ere, kontziliazioa bereziki oso garrantzitsua baita gaur egun”.