'Memoriaren ibilbidea' triptikoa aurkeztu du Nicolas Gerendian elkarteak
Irungo erdialdetik zortzi puntuko ibilbidea proposatu du elkarte errepublikanoak, ordubete ingurukoa.
Iaz, Altxamendu militarra eta diktadura frankista mapa argitaratu ondoren, eskala txikiagoko proposamen batekin etorri da Nicolas Gerendiain elkarte errepublikanoa: Memoriaren ibilbidea: Irun, gerra eta gerraondoa.
Gaur goizean aurkeztu dute Luis Marianoko Turismo Bulegoan triptikoa elkarte errepublikanoko kideek; horien artean, Marijo Nogues bozeramaileak. Noguesen arabera, turismo bulegoaz gain, Irungo beste zenbait interes puntutan hartu ahal izango da mapa, HAZ edo udal liburutegian, kasu. 1.000 ale atera dituzte, hasteko.
Noguesen esanetan, triptiko horren bidez, helburua da “orainalditik lehenaldira bidaiatzea” da, hura oroimenera ekarriz.
Guztira, zortzi puntu proposatzen ditu ibilbideak: Zentro Errepublikanoa, kasinoa, udaletxea, El Pilar ikastetxea, Nazioarteko zubia, Stadium Gal, Olaberria erreka eta Urdanibia plazan.