Txingudiko Pentsiodunek manifestaziora deitu dute astelehenean
Hileroko azken astelehen guztietan elkartzen dira pentsiodunak. Hilaren 27an izango dute hurrengo hitzordua, 12:00etan San Juan plazatik abiatuz.
Hileroko azken astelehen guztietan bezala, datorren aste hasieran ere (hilak 27) bat egingo du Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak pentsio duinen aldeko borrokak hiriko kaleak har ditzan.
Elkartutakoek 12:00etan ekingo diote martxari, San Juan plazatik abiatuz. Hiriguneko hainbat kale euren aldarriekin zeharkatu ondoren, hasierako puntura bueltatuko dira gero. Bizilagunei manifestazioarekin bat egiteko deia egin diete.