Ene Kantak jaialdia egingo dute urriaren 3an, Jostaldi pilotalekuan
Gaur bertan salgai jarri dira sarrerak eta orduan agortu direla jakinarazi du udalak; 18:30ean hasiko da ikuskizuna.
Hondarriibiko Udalak jakinarazi duenez, Ene Kantak jaialdia egingo dute urriaren 3an Jostaldi pilotalekuan, 18:30ean hasita. Sarrerak gaur goizean jarri dituzte 5 euroan salgai, baina ordu erdian agortu direla ezagutarazi dute Kultur departamentutik. Izugarria, Ondare, Irungo Atsegina eta Bidasoko Erraldoiak konpartsek parte hartuko dute ikuskizunean.