Pandemiara egokitutako Dantza Hirian jaialdia egingo dute igandean
Kasino Zaharreko lorategietan finkatu dute Dantza Hirian jaialdirako hitzordua; 'Lo invisible' eta 'O tempo diz' emanaldiak ikusteko aukera izango dute interesdunek.
Dantza Hirian jaialdiaren ekitaldi berria bat izango da igandean. 2021. urteko Dantza Hirian jaialdiak Kasino Zaharreko lorategiak hartuko ditu igandean, 19:00etan abiatuta. Pandemiara egokitutako jaialdia izango da aurtengoa, ohikoan baino emanaldi gutxiagorekin. Hala ere, maila handiko bi dantzaldi ikusteko aukera izango dute interesdunek, No Bautizados (Madril) eta Ertza konpainien eskutik: Lo invisible eta O tempo diz, hurrenez hurren.
Dantzaldira joateko asmoa duten lagunek ohiko bideetan lor ditzakete sarrerak, 2 euroen truke.

