Aurrekontu partizipatiboen lehen saioa, "parte hartze handikoa"
Udala pozik agertu da atzoko bilkurako parte hartzearekin. Bertan jasotako hiru proposamenak "aztertzen eta kuantifikatzen" hasi dira jada.
Martxan da 2022ko aurrekontu partizipatiboen prozesua, atzo egin zuten lehen bilera Palmera Monteron. 42 lagun bertaratu ziren, udalaren arabera, “parte hartze handiko” saioa izan zen.
Dinamika aurkezteaz gainera, eztabaida taldeak osatu zituzten bizilagunek. Ondoren, bozketa indibiduala egin zuten hiru ideia nagusi hautatzeko, eta dagoeneko teknikoak “aztertzen eta kuantifikatzen” ari direla esan du udalak. Prozesuan eskatzen diren betekizunak betetzen direla egiaztatu eta ondoren online egingo duten bozketara aurkeztuko dituzte hiru proposamen horiek. Honakoak dira:
- Ernauteko errepidea bertakoek bakarrik erabili ahal izatea proposatu zuten, eta Zaisa III-ra hilerriko aparkalekuko eskaileraren bidez iristeari buruzko azterlan bat egitea. 22 boto jaso zituen proposamen honek.
- Auzoetako oinezkoentzako sarbideei buruzko azterlan bat egitea. 18 boto jaso zituen bigarren honek.
- Homofobiaren eta xenofobiaren aurkako kanpaina bat egiteko proposamenak 17 boto jaso zituen.
Hurrengo bilera ere Palmera Monteron egingo dute, datorren astelehenean (hilak 27), 19:00etan. Bestalde, gaurtik zabalik dago online bidez ekarpenak jasotzeko aukera, eta jasotakoen artean aurre bozketa bat egingo dute urriaren 1etik 4ra. Zortzi proposamen bozkatuenak finalera pasako dira.
Informazio gehiago, albiste honetan.