Zeharo apaldu dira COVID-19 positiboak asteburuan Irunen eta Hondarribian
Bi herrien artean hemeretzi izan dira ostiraletik atzora arte hautemandako positiboak. Aurreko asteburuan 41era iritsi zen kopuru hori.
Irunen eta Hondarribian, asteburuan, COVID-19agatik gaixotu direnen kopurua hemeretzi pertsonakoa izan da, hamabost irundar eta lau hondarribiar. Aurreko asteburuan (hilaren 10etik 12ra) 41 pertsonakoa izan zen kopuru hori
Horren, eta aurreko egunetan jasotako datuen ondorioz, bi herrietako 100.000 tasak beheranzko joerari eutsi dio. Hondarribian, adibidez, 100dik beherakoa da tasa hori.
Jarraian, atzo Osasun Sailak jasotakoetan oinarritutako datuen zerrenda.
- Irun. Tasa: 255 (hilaren 12ko igandean 270ekoa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 6-4-5.
- Hondarribia. Tasa: 94 (hilaren 12ko igandean 117koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 1-2-1.