Goikoetxea-Aimar eta Beaskoetxea-Zabala bikoteak dira lehen irabazleak
Hondarribia Grand Slam toneoaren lehen jardunaldia jokatu zuten ostiralean Jostaldi pilotalekuan. Urriaren 15era arte luzatuko da txapelketa.
Hasi da Hondarribia Grand Slam txapelketa. Goikoetxea-Aimar bikotea Erkiaga-Etxetoren aurka lehiatu zen lehen partidan, eta Arbe-Lopez eta Beaskoetxea-Zabala bigarrenean. Lehia handiko zesta-punta partidak izan ziren biak, eta azkenean, Goikoetxea-Aimar eta Beaskoetxea-Zabala puntistak gailendu ziren. Jai Alai Worl Tour txapelketarako puntuagarria da Hondarribiko torneoa.
Lehen lehiari dagokionez, 2-0 gailendu zen Goikoetxea-Aimar bikotea. Partida berdinduta hasi zen arren, irabazleak aurreratu ziren markagailuan hasieran. Erkiaga-Etxeto zestalariek, hala ere, maila igo eta aurrea hartzea lortu zuten. Bigarren denboran Goikoetxea-Aimar bikoteak egoera kontrolatu zuen, eta azkenean, berdinketa hausteko beste set bat jokatu behar izan zuteen.
Arbe-Lopez eta Beaskoetxea-Zabala bikoteen arteko lehian bestalde, lehenak ziren faboritoak, nahiz eta berdinduta hasi zuten partida. Hala eta guztiz ere, aurreikuspenak irauli eta Beaskoetxea-Zabalak kontrolatu hartu zuten 55. minutuan partida irabaziz. 13-15 eta 6-15 markagailuekin gailendu ziren irabazleak.
Datorren ostiralean (hilak 24) Goikoetxea-Aimar eta Olharan-Del Rio lehiatuko dira, 20:00etan, eta Arbe-Lopez eta Hormaetxea-Manci, 21:00etan.