[Galeria] Unai Arroyo eta Sara Villasante Txingudi Korrikako azkarrenak
Korrikalariek 10 kilometro egin behar izan dituzte Hendaia, Irun eta Hondarribia lotuz. Giro paregabean aritu dira lasterketan zehar.
Aurten bai. BAT Bidasoa Atletiko Klubak antolatzen duen Txingudi Korrika lasterketaren 22. ekitaldia egin dute iaz pandemiak eragindako geldialdiaren ostean. Antolatzaileak gustura eta lasterkariak zer esanik ez, giro ezin hobearekin, eta giro ezin hobean egin dute lasterketa 500 bat lasterkarik. Horien artean, Unai Arroyo Apalategi kirolak taldeko lasterkaria izan da azkarrena gizonetan (0:30:52) eta Sara Villasante Super Amara Bat taldeko korrikalaria emakumeetan (0:35:41).
Patinetan, emakumeetan, Berezi Martinez de la Fuente sailkatu da lehenengoa, eta gizonetan, berriz, Ilazki Zalakain Erbiti izan da azkarrena. Hand Bike egokitutako modalitatean berriz, Ion Galarraga Zendoia izan da azkarrena.
Ibilbidea, aurreko urtetako bera izan da, eta lasterkariek 10 kilometro egin behar izan dituzte Hendaia, Irun eta Hondarribia lotuta. Helmugan irudi bereziak utzi dituenik izan da, hala, azken metroak haurrek lagunduta, edota lasterketa sudur gorria soinean egin duenik ere izan da.
HITZA-k astelehenean emango du sailkapen orokorraren berri, denborak barne. Ondokoak, modalitate bakoitzeko lehen sailkatuen izen abizenak:
Runner gizonak
- Unai Arroyo (Apalategi Kirolak).
- Jose Antonio Gomez de Arriba (Super Amara Bat)
- Beñat Bengoetxea (Bidasoa Atletiko taldea)
- Iñaki Gerika Juan (Donostiarrak)
Runner emakumeak
- Sara Villasante (Super Amara Bat)
- Idoia Pico Arruti (Oviedo Atletismo)
- Carla Vignolle (Pays BAsque Atletisme)
- Rebeca Mariño Torrado (Maliftmallorcatrail)
Hand bike
- Ion Galarraga Zendoia
- Mikel Goikoetxea Loide
- Juan Ignacio Etxeberria Lizarralde
Patinak gizonak
- Ilazki Zalakain Erbiti
- Unai Perea
- Ximon Villalobos
Patinak emakumeak
- Berezi Martinez de la Fuente
- Lallement Romane
- Marta Garcia
- Oihana Jareño