Osasun neurriak malgutzea erabaki du LABIk
Besteak beste, ostalaritzari eta edukierei eragingo die malgutzeak: tabernek goizeko hirurak arte ireki ahal izango dute, eta edukiera %75era handituko da lokal eta instalazio guztietan.
Gaurko LABIren bileraren ondoren, pandemiaren eraginez hartutako zenbait osasun neurri malgutzea erabaki dute. Malgutzeak, oro har, ostalaritzari eta edukierari eragingo die; batetik, tabernek goizeko hirurak arte irekitzeko aukera izango dutelako; eta, bestetik, edukiera, %75era zabalduko delako lokal eta instalazio guztietan.
Maskararen erabilera mantenduko da, eta barnealdean nahiz distantzia mantentzen ez bada kanpoaldean ere, jantzita eraman beharko da.
Hauek dira bihar, irailak 18, indarrean jarriko diren neurri berriak:
- Ostalaritza: Tabernen itxiera muga zabalduko da, 03:00ak arte.
- Edukiera: %75eko edukiera emango zaie lokal eta instalazio guztiei.
- Gehienezko edukiera: gizarte, kultura edo kirol ekitalditarako esparruetan gehienez ere 1.500 pertsona bildu ahal izango dira barnealdean, eta 1.800 pertsona kanpoalden. 3.000 lagunetik gorako edukiera duten esparru itxietan, gehieneko edukiera ez da %40tik gorakoa izango, eta esparru irekietan, %60tik gorakoa.
- Edukiera ostalaritzan: %75eko izango da barnealdean. Barran edo zutik kontsumitzea debekatuta egoten jarraituko du. Barnealdeko zerbitzua 8 laguneko taldetan eta 12 laguneko taldeetan antolatzen jarraituko da.
- Lonjak eta gazteen lokalak: Berriro ireki ahal izango da 16 eta 29 urte bitarteko adin tartean txertaketa % 85era iristean.
- Diskotekak: Berriro ireki ahal izango dira, edukieraren %50arekin. Dantza-pista erabili ahal izango da maskarekin. Gainontzeko neurriak ostalaritzan ezarriko diren berberak dira.
- Taldeko bisitak: Museo, erakusketa, jolas zentro edo turismoarekin lotutako bisitetan gehienezko kopurua 20 lagunekoa izango da.
- Kirola: Kirol instalazioetan, barnealdean, gehienez 16 pertsonako taldeetan egingo dira jarduerak.
- Lana: Administrazio publikoen eta enpresen esku egongo da aurrez aurreko jarduerara itzultzea urrutiko lanari edo telelanari buruzko araudiak arautzen ez dituen lanpostu guztietan. Prebentzio neurriekin jarraitu beharko dute nolanahi ere: maskararen erabilera, aireztapena edo distantzia, kasu.
Informazio gehiago esteka honetan.