Ibilgailu elektrikoak sustatzeko azpiegiturak eskatu ditu EAJk
Jeltzaleek uste dute "igorpen baxuko ibilgailu elektrikoei bultzada ematea" eta epe motzean Irunen garraio elektrikoa hornitzeko "azpiegitura sarea diseinatzea" beharrezkoa dela.
PMUS 2021-2025 planaren barnean, hainbat proposamen egin zituen EAJk, horien artean, hiriko puntu estrategikoetan ibilgailu elektrikoak hornitzeko azpiegitura sarea diseinatzea. Auzo guztietan ibilgailu elektrikoentzako makinentzako lekuak jartzea eskatu dute, “herritar guztiek instalazio hauek erabiltzeko aukera” izan dezaten.
Horretarako, 2020ko aurrekontuetan, partida ekonomiko bat baliatuz, jeltzaleek onartua izan zen zuzenketa batean, instalazio elektrikoen kokapena aztertzeko ikerketa bat martxan jartzeko eskatu zuten, eta 2021eko uztailaren 30ean egindako kreditu modifikazioan, 40.000 euro honetara bideratzea proposatu zuten.
Beharrezkoa dela uste du alderdiak “igorpen baxuko ibilgailu elektrikoei bultzada ematea” eta epe motzean Irunen garraio elektrikoa hornitzeko “azpiegitura sarea diseinatzea”. Era honetan, kutsadura murrizteko ibilgailu hauen erabilera “sustatzea eta promozionatzea” behar dela uste dute.