HITZAren Kontxako porraren zozketak baditu irabazleak
Yolanda Burguillo Granado errenteriarra eta Beñat Garcia Sagarzazu antxotarra izan dira HITZAren Kontxako porrako zozketaren irabazleak.
Kontxako Banderaren harira, Donostiako estropadako irabazleen gaineko iritzia emateko porra abiatu zuen OARSO BIDASOKO HITZAk. Jaso diren erantzun guztien artean, dezente izan dira asmatzaileak. Hala, banderak etxera nork eraman zituen asmatu zutenen artean zozketa egin du HITZAk, baita parte hartzaile guztien artean ere. Porraren lehiaketak, beraz, baditu irabazleak.
Kontxako irabazleak asmatu dituztenen artean (emakumeetan Donostia Arraun Lagunak, eta gizonetan Santurtzi) egindako zozketan, Beñat Garcia Sagarzazu antxotarrari egokitu zaio saria. Donostiako Arbaso hoteleko Sustrai izeneko gelan bi pertsonarentzako gaua irabazi du.
Porran parte hartu duten guztien artean egindako zozketan, berriz, Yolanda Burguillo Granado errenteriarra izan da onuraduna. Hark Donostiako Ciudad de San Sebastian katamaranean 10 laguntzako irteera irabazi du, Donostiako badiatik.
Eskerrik asko parte hartzaile den-denei. Oroitu HITZAk harpidedunentzat eta HITZAkideentzat astero-astero zozketa erakargarriak antolatzen dituela.