Auzoko lokalak atontzeko auzolana egingo dute Amute-Kostan asteburuan
Amute-Kostako lokalak lehenbailehen irekitzeko helburuarekin antolatu dute auzolana; horien garbiketa eta egokitzapena dira xedeak.
Amute-Kosta auzo elkarteak jakinarazi duenez, auzoko lokalak garbitzeko eta egokitzeko auzolana antolatu dute bihartik igandera bitartean. Azaldutakoaren arabera, helburua “auzoko lokalak lehenbailehen” irekitzea da. Hala, ondokoak dira finkatutako hitzorduak: bihar, 16:00etatik 20:00etara; etzi, 10:00etatik 14:00etara; eta igandean, 10:00etatik 13:00etara. Auzo elkartearen egoitzan finkatu dute hitzordua.