Hondoratutako lau marinelen inguruko umorezko istorioa ikusgai igandean
Kasino Zaharreko lorategietan eskainiko dute 'Glubs' izenpeko antzezlana Yllana Teatro konpainiak eta Nacho Vilar produkzioak.
Glubs umorezko antzezlana ikusteko aukera egongo da hilaren 19an, igandearekin, 19:00etan abiatuta. Yllana Teatro konpainiaren eta Nacho Vilar produkzioen eskutik, hondoratutako itsasontzi bateko marinelen inguruko istorioa ikusteko aukera izango dute ikus-entzuleek. Emanaldia Kasino Zaharreko lorategietan izango da. Sarrerak ohiko bideetan 5 euroan salgai.
Zabaldutako informazioaren arabera, hondoratze baten ondorioz lau marinel lehorrean agertzen dira noraezean. Aurrerantzean, helburu bakarra izango dute: euren itsasontzia ahalik eta azkarren porturatzea.