'Lokatza historiaren zaindari' erakusketaren harira hitzaldia antolatu du Oiasso museoak
Giorgio Studer eta Jokin Lanzek eskainiko duten hitzaldian erakusketan erakutsitako pieza organikoen aurkikuntzaren testuinguruaz eta jasotako tratamenduez ariko dira.
Lokatza historiaren zaindari erakusketaren harira, hitzaldi bat antolatu du Oiasso Erromatar Museoak ostiral honetarako (hilak 17). Gordailuko zaharberritzaile Giorgio Studer eta museoko jardueren arduradun Jokin Lanzek parte hartuko dute. Sarrera doakoa izango da.
Hitzaldian erakusketan erakutsitako pieza organikoen aurkikuntzaren testuinguruaz eta jasotako tratamenduez ariko dira.
19:00etan hasiko dute saioa, museoan bertan.