"Laneko segurtasun eta prebentzio neurririk eza" salatzera deitu du Ezker Abertzaleak
Asteazkenean San Juan plazan elkarretaratzera deitu dituzte irundarrak. Arratsaldean bilduko dira.
Irungo Ezker Abertzaleak elkarretaratzera deitu ditu irundarrak asteazkenean (hilak 15) San Juan plazan, “laneko segurtasun eta prebentzio neurririk eza salatzeko”. 19:30ean elkartuko dira.
“Sistematikoa da langileok dugun segurtasun eza. Bistan da, lan istripu edo ezbeharrez
mintzatu baino terrorismo patronalaz mintzatu beharko genukeela. Ez da gutxiagorako, izan ere,
aurtengo urtea beltza doa oso; 46 behargin hil dira honezkero terrorismo honen eraginez. Azkena,
Igantzin zendu den Irungo bizilaguna”, esan dute Ezker Abertzaleko kideek. “Datu beldurgarri horiek ikusirik ezinbestean” mobilizatzeko premia ikusi dute. Irundar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.