Hiru gizon atxilotu dituzte Irunen, etxe batean indarrez sartzea leporatuta
Bizilagun batek eman zuen abisua, gizonezkoak etxean sartu nahian ari zirela. 23, 25 eta 29 urte dituzte atxilotutakoek.
Ertzaintzak 23, 25 eta 29 urteko hiru gizon atxilotu zituen atzo (hilak 9) Irunen, etxean indarrez sartzea leporatuta. Bizilagun batek eman zuen abisua, gizonezkoak etxean sartzen saiatzen ari zirela.
Etxearen inguruan harrapatu zituzten gizonak, eta segidan Ertzaintzaren egoitzara eraman zituzten. Handik ordu gutxira aske utzi zituzten, eta ordu erdi ingurura bi lagun etxe bateko hormaren gainetik jauzi egiten eta beste bat zelatan zegoela ikusi zituen beste bizilagun batek, lehen saiakera egin zuten berberak.
Hiru gizonak atxilotu eta agintari judizialaren eskuetan jarri dituzte.