Astetik astera ia erdira jaitsi da COVID-19aren eragina Hondarribian
Hondarribiko tasa 247tik 129ra jaitsi da astebetean. Irunen beheranzko joerarekin jarraitzen dute, baina apalagoa da: 312tik 234raino iritsi da.
Joan den astean, astelehenetik ostegunera (abuztuaren 30etik irailaren 2ra) COVID-19agatik kutsatu ziren irundarrak 54 izan ziren, eta hondarribiarrak, berriz, hamabi. Aste honetan (hilaren 6tik 9ra) gaitza hartu duten irundarrak 50 izan dira, eta hondarribiarrak lau. Hau da, bi herrietako positiboenb batura eginez, 66tik 54ra jaitsi da positiboen kopurua astetik astera. Hondarribian, adibidez, asteazken eta ostegunean ez da kutsaturik izan.
Horrek eragina izan du bi herrietako 100.000 biztanleko tasetan. Hondarribian batez ere behera egin du adierazle horrek, ia erdira jaitsi delako: 247tik 129ra. Irunen beheranzko joera mantendu du zifra horrek, baina apalagoa.
Jarraian, bi herrietako tasa eguneratuak, eta aste honetako kutsatzeak:
- Irun. Tasa: 234 (joan den asteko ostegunean 312koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 13-14-10-13.
- Hondarribia. Tasa: 129(joan den asteko ostegunean 247koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 3-1-0-0.