Bihar hasiko du Bidasoak Asobal Liga, "azal historiko" batekin
San Martzialeko 1522ko gudua gogoratzeko keinu bat egin nahi izan dute aurten. Iñigo Sanz irundarrak diseinatu du kamiseta berria.
CD Bidasoa eskubaloi taldeak bihar hasiko du Asobal Liga. 20:00etatik aurrera Helvetia Anaitasuna taldearen kontra ariko dira ligako lehen jardunaldian, Artalekun.
Bada, denboraldi berria hasteko “azal historikoa” eramango dute jokalariek. Izan ere, kamiseta berria aurkeztu dute gaur. Iñigo Sanz irundarrak diseinatu du, San Martzialeko1522ko gudua gogoratzeko keinu bat egin nahi izan dute, gertaera hartatik 50 urte beteko diren urte honetan.
“Gazteluzarreko gazteluaren oinplanoak osatutako patroi bat egin genuen, gudu hartako puntu klabeetakoa izan zena. Patroi hori elastikoaren aurrealdean eta atzealdean garatzen da, baita galtzetan ere”, esan du sortzaileak.
Babesle berriak ikus daitezke elastika honetan gainera: ViaIrun, Irudek 2000 eta Serman 1970 Servicios Integrales.
Kamiseta datozen asteetan egongo da eskuragarri ohiko kanaletan, klubeko eta Gedffen hornitzailearen webguneen dendetan barne.