Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Irun Hiria literatura sarien irabazlen berri emango dute larunbatean

Lehiaketaren 44. aldi honetan inoizko parte hartzerik handiena izan da: 1.675 lan aurkeztu dira; horietatik 36 euskarazko eleberrian eta 25 euskarazko poesian.

Irun Hiria Literatura Sariak. Irudian, garaikurra.
Aizpea Amas Agirre
Irun
2021/09/08

Larunbatean jakingo da zeintzuk izan diren 44. Irun Hiria literatura lehiaketako irabazleak. Lau saridun izango dira, guztira, bi kategoria izango baitira, eleberria eta olerkia, eta bi hizkuntzatan, euskaraz eta gaztelaniaz.

Aurten 44. aldia beteko du lehiaketak, parte hartze handiena izan duena. Guztira, 1.675 lan aurkeztu dira, iaz baino 1.103 lan gehiago, Kutxa Fundazioak jakinarazi duenez. Hazkunde hori pandemiari lotuta dagoela iritzi dio, izurritearekin batera, idazteari ekin diotelako askok. Argitaletxeek ere joera bera nabaritu dute. Partaidetzarekin lotuta dator ere parte hartzeko prozeduran izandako aldaketa; aurten, lehenengoz, digitalki egin ahal izan da, eta atzerritik lan asko jaso dituzte.

Kopuru horretatik euskaraz jasotako lanak gutxiengoa izan dira: 36 eleberrian, eta 25 olerkian; 61, orotara. Gaztelaniaz, berriz, 1.614: 975 eleberri eta 643 olerki.

Antonio Colinasi omenaldia
Larunbateko ekitaldian Antonio Colinas omenduko dute. Bera izan zen lehen Irun Hiria literatur sariko gaztelaniazko olerki kategoriako irabazlea 1970ean, eta orduz geroztik epaimahaiko kide izan da.

Colinas poeta, nobelagilea, saiogilea eta itzultzailea da, eta askotariko lanak argitaratu ditu. 1982an Espainiako Literatura Saria irabazi zuen. 

Larunbateko ekitaldia 13:00etan hasiko da, udaletxean. Sariak, ordea, azaroaren 26an banatuko dituzte, Amaia KZn.

Epaimahai entzutetsua
Lau saridunak aukeratzeko launa epaimahai osatu dira, eta idazle edo kultur arloko jende entzutetsuak daude tartean: euskarazko eleberrian, Felipe Juaristi, Jon Martin, Joxe Mari Iturralde, Arantxa Urretabizkaia eta Jon Kortazar. Euskarazko poesian, berriz, Lourdes Otaegi, Iñaki Aldekoa eta Itxaro Borda.

Gaztelaniazko ataletan, berriz, Fernando Marias, Luisa Etxenike, Manuel Vilas, Patricia Esteban eta Jon Bilbao, eleberrian eta Manuel Rico, Antonio Colinas eta Raquel Lanseros, olerkian.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.