Atzo goizean autobus batean izandako istiluak salatu dituzte sozialistek
Iosu Alvarez, sozialisten bozeramailearen hitzetan, autobusera musukorik eta ordaindu gabe igotzen saiatu ziren erabiltzaile batzuk, borrokaldiak eragin zituztela ere azaldu du.
Iosu Alvarez sozialistak aditzera eman duenez, atzo goizean istiluak egon ziren E25 autobus linean. Bere hitzetan, autobusera musukorik gabe eta ordaindu gabe igotzen saiatu ziren erabiltzaile batzuk, eta borrokaldiak eragin zituztela ere azaldu du. Ondorioz, goizeko lehen orduko autobusaren ordutegian “atzerapenak eragin” zituztela jakinarazi du.
Honen aurrean, errespetua eskatu du Alvarezek eta “elkartasuna eta gertutasuna” adierazi die Ekialdebuseko langileei. Gainera, bertan egon ziren udaltzainen lana goraipatu dute sozialistek.
Jazotakoa “larria” izateaz gain, “gizalegearen kontrakoa” izan dela salatu du: “Are gehiago, elkartasunik gabekoa izan da gertakaria. Herritar guztiak arriskuan jartzen dituzte jokabide horiek”.