Irungo jatetxe bateko jabea kondenatu dute, langileak esplotatu eta abusuak egiteagatik
Hamabi urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri berri diote. Langileak esplotatzeaz gainera, horietako bi emakumezkori abusuak egitea leporatu diote.

Irungo jatetxe bateko jabeari hamabi urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri berri diote, langileak esplotatu eta horietako bi emakumezkori abusuak egitea egotzita. Epaiaren arabera, Mexikotik hiru langile legez kanpo ekarri zituen, gero esplotatzeko. Asteartetik igandera bitarte egin behar izaten zuten lan, kontraturik gabe, ia egun osoz. Horrez gain, bi emakumezko langileri abusuak egiteagatik eta bati jazartzeagatik ere epaitu eta zigortu dute.
Jabeak honako delituak egin izana onartu du: pertsona baten legez kanpoko trafikoa, hiru laguni atzerritik heltzeko laguntza ematea, hiru langile esplotatzea, bi emakumezkori abusuak egitea eta bati sexu jazarpena egitea. Horietako bat ere ez da bi kartzela urte baino handiagoko zigorra, beraz, ez dute kartzelan sartuko. Biktimei orotara 5.620 euroko kalte ordainak eman beharko dizkie.