AEK Euskaltegian izena emateko epea, hilaren 29ra arte zabalik
Urtero bezala, maila guztietako ikastaroak eskainiko dituzte bertan eta mintza ikastaro bereziak zein Hika tailerrak ere emango dituzte aurten.

Irungo AEK Euskaltegiko kideak prest daude ikasturte berrirako, 2021-2022 ikasturteko euskara ikastaroetarako matrikula egiteko epea zabaldu berri baitute. Hilaren 29a izango da apuntatzeko azken eguna, eta eskolak aldiz, urriaren 4an hasiko dituzte.
Urtero bezala, maila guztietako ikastaroak eskainiko dituzte bertan eta mintza ikastaro bereziak zein Hika tailerrak ere emango dituzte ikasturte honetan.
Izena emateko bulegotik (Legia karrika, 6) pasa beharko dute interesdunek, astelehenetik ostiralera goizez (09:30-13-30) edo astelehenetik ostegunera arratsaldez (16:30-19:30). Bestela, 943 62 34 telefono zenbakira ere hots egin daiteke.