Elkarretaratzera deitu du Jaizkibel konpainiak, "Alarde parekidearen aldeko" aldarriaren unea oroitzeko
Duela 25 urte hasi zen Jaizkibel Konpainiaren ibilbidea eta egun hartan egindako aldarrikapena oroituko dute, asteazkenean, 12:30ean, Martxoak 8 plazan.
Aurtengo irailaren 8an, 25 urte beteko dira Jaizkibel konpainiaren ibilbidea hasi zela. Nahiz eta beste urtebetez Alarde Eguna ez den ospatuko, elkarretaratze baten bidez, gogora ekarriko du konpainiak urte hartan egindako aldarrikapena, “1996 urrun hartan, Alarde parekidearen aldeko aldarria kaleratu zeneko unea gogoratzeko asmoz”.
Martxoak 8 plazan bilduko dira, 12:30ean, asteazkenean.