Arraun elkarteak izen emateko deialdia egin die gazteenei
Arraunean hasteko edo probatzeko gerturatu daitezen animatu die gazteenei arraun elkarteak.
Datorren astelehenean, irailaren 13an, arraunlari gazteen 2021-2022 denboraldi berria hasiko da eta Hondarribia Arraun Elkarteak izen emateko deialdia egin du.
Zehazki, 2010. urtetik aurrera jaiotakoei animatu nahi die gerturatzera, arraunean hasteko edo probatzeko. Interesa dutenek, beraz, datorren astelehenean 18:00etan hurbildu beharko dute arraun elkartera.